Urretxu eta Zumarragako hiru musika talde, Mukuru kolektibo berrian
Euskal Herriko hainbat musika taldek Mukuru kolektiboa sortu dute, indarrak batuz beraien sorkuntzak zabaltzeko asmoz. Musika industria hegemonikoari alternatiba bat eskaini nahi diote, sortzailearen eta publikoaren arteko harremana gertukoa eta
Euskal Herriko hainbat musika taldek Mukuru kolektiboa sortu dute, indarrak batuz beraien sorkuntzak zabaltzeko asmoz. Musika industria hegemonikoari alternatiba bat eskaini nahi diote, sortzailearen eta publikoaren arteko harremana gertukoa eta horizontala izanik. “Gure musika bihotzetik egina da, elkar lagunduz, maitatuz, goxatuz, gozatuz…”, diote. Kolektibo honetan Urretxu eta Zumarragako hiru talde daude: Klak!son, Isuo ta Kezman eta Txost! Aurkezpen kontzertua hilaren 13an egingo dute: Errenteriako Niessen aretoan, 22:00etan.