Ate txikiko txokoa
Segurako elizako ate txikiko sarrerako zorua berritu dute. Erreka harriak eta adreiluak erabili dituzte. Hesiarekin itxi nahi dute orain sarrera, lekua garbi eta txukun mantentzekoSegurako elizako atzeko sarrerako zorua, ate txikiko txokoa deitzen zaio...
Segurako elizako ate txikiko sarrerako zorua berritu dute. Erreka harriak eta adreiluak erabili dituzte. Hesiarekin itxi nahi dute orain sarrera, lekua garbi eta txukun mantentzeko
Segurako elizako atzeko sarrerako zorua, ate txikiko txokoa deitzen zaiona, eraberritu dute aurtengo udan. Erreka harrizko eta adreiluzko zorua da, baina denborarekin erreka harriak kendu eta harrien lekuan zuloak zeuden. Laureano Telleriaren esanetan, «gaztetxo asko elkartzen da bertan, leku babesa eta ezkutua delako. Harri asko falta ziren eta harri asko teilatura botata».Diseinu berezia du ate txikiko sarrerako zoruak. Telleriaren esanetan, «Txanbolinbeko zorua ere horrelakoa zen baina orain dena estalita dago». Berrikuntza lanak egiterakoan mantendu egin dute diseinua «zati bat ondo mantenduta baitzegoen». Erreka harriak erabili dituzte, «horrelako harri luzeak ez dira saltzen eta. Adreilua, berriz, adreilu mazizoei puskak kenduta». Elizako batzordeak hartu ditu bere gain konponketen gastuak. Egindako lanak babesteko, 10 metroko luzerako eta 2,5 metroko altuerako hesia jarri nahi dute orain, «Ordiziako elizakoaren antzekoa». Izan ere, «sua ere egin izan dute hemen eta noiznahi plastikoak, botilak… egoten dira botata. Zabor asko pilatzen da eta beti garbitzen aritzen gara».













