Aramako San Martin festei amaiera emateko hamaiketakoa egin dute Arrikutz elkartean. Adin guztietako jendea joan da elkartera meza osteko mokadutxoa egitera: besteak beste, odolkia, txorizoa eta salda jan dituzte bertan bildu direnek.
Meza eta hamaiketakoa egin ostean, toka txapelketa herrikoia egin dute 12:30ean. Arratsaldean patata tortila lehiaketa egiteaz gain, festa amaierako suziriak ere jaurtiko dituzte. Dudarik gabe, aurten ere bereziak izan dira San Martinak aramarrentzat.