Ane Mintegi Nazioarteko ITF txapelketan garaile
IDIAZABAL // Ane Mintegi tenislari gaztea Nazioarteko Juniorren ITF txapelketan gailendu da, El Kairon (Egipto). Sofia Rocchetti italiarraren aurka jokatu zuen finala larunbatean eta 6-2 eta 6-2 izan zen emaitza. Mintegirentzat, 18 urtez azpiko mundu m...
IDIAZABAL // Ane Mintegi tenislari gaztea Nazioarteko Juniorren ITF txapelketan gailendu da, El Kairon (Egipto). Sofia Rocchetti italiarraren aurka jokatu zuen finala larunbatean eta 6-2 eta 6-2 izan zen emaitza. Mintegirentzat, 18 urtez azpiko mundu mailako zirkuituan eskuratzen duen bigarren garaipena da. Mazedonian estreinatu zuen palmaresa Idiazabalgo tenislariak.