Hamabi argazki aukeratu dituzte Segurako egutegirako
2019ko paretako eta poltsikoko egutegiak kaleratzeko Segurako bizi lekuak izenburupean egindako argazki lehiaketara 56 argazki aurkeztu dituzte 21 parte hartzailek. Horietatik 12 izan dira aukeratuak, hilabete bakoitzerako bat. Aukeratutako argazkien e...
2019ko paretako eta poltsikoko egutegiak kaleratzeko Segurako bizi lekuak izenburupean egindako argazki lehiaketara 56 argazki aurkeztu dituzte 21 parte hartzailek. Horietatik 12 izan dira aukeratuak, hilabete bakoitzerako bat. Aukeratutako argazkien egileak ondorengoak dira: Izar Telleria Pedrosa (2), Joan Jose Etxezarreta Goia, Kontxi Pedrosa Pellejero, Imanol Gotxikoa Aldasoro, Elur Telleria, Ion Irizar Azkarate, Jon Sarasola Balerdi, Beñat Lardizabal Iturralde (2), Iker Zabala Telleria eta Joseba Telleria Albizu. Abenduaren 14an, 18:30ean, 12. Euskal liburu, disko eta jostailu azokan egingo dute sari banaketa. Abenduaren 17tik aurrera salgai jarriko dute Ondarre zerbitzu dendan, Izarra arrandegian, beheko okindegian, Izaskun ile apaindegian, Txokoa-Pagosa okindegian, Laura fruta dendan, Atseden tabernan, Miren Imaz estankoan, Oreka fisioterapia zentroan, Maite Lasa Arbulu botikan, Elorripe tabernan, Izkin?a jatetxea-Tabernan, Imaz jatetxe-hotel-okindegian eta Ikernet informatika zerbituan.