Gabonetako bi asteak jardueraz beteak dituzte Olaberrian
OLABERRIA // Olaberriko haurrentzat aisialdi egitaraua antolatu du udalak, Gabonetako bi asteetarako. Abenduaren 26, 27 eta 28an, eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an ariko dira. Eskulanak, goxoki egitea, ipuin kontaketa, mahai jolasak eta puzgarrietara irtee...
OLABERRIA // Olaberriko haurrentzat aisialdi egitaraua antolatu du udalak, Gabonetako bi asteetarako. Abenduaren 26, 27 eta 28an, eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an ariko dira. Eskulanak, goxoki egitea, ipuin kontaketa, mahai jolasak eta puzgarrietara irteera izango dituzte. Izena abenduaren 14rako eman behar da, udaletxean, jolas-txokoan edo idatzitan (jolastxoko@outlook.es).