Goierriko Gazte Asanbladak egitarau oparoa antolatu du
Goierriko Gazte Asanbladak antolatuta, hilabete honetan egitarau oparoa izango dute Goierriko gaztetxeetan.Ostiralean, hilak 11, Errekaleor bizirik hitzaldia egingo dute, Legazpiko Gaztetxean. Hitzordua, 18:00etan izango da.Igandean, urtarrilaren 13an,...
Ostiralean, hilak 11, Errekaleor bizirik hitzaldia egingo dute, Legazpiko Gaztetxean. Hitzordua, 18:00etan izango da.
Igandean, urtarrilaren 13an, Ordiziako Gaztetxean izango da hitzordua. 17:30ean hasita, Praxiaz hausnartzen dinamikaren laugarren saioa egingo dute.
Urtarrilaren 18rako, ostiralarekin batera, Urretxu-Zumarragako Gaztetxean, Urgatz eta Soma Cult taldeen kontzertua antolatu dute.
Azkenik, urtarrilaren 26an, Beasaingo gaztetxean festa izango da 16:00etatik aurrera. Arratsaldetik hasita egitarau oparoa antolatu dute; asanblada, kabareta, afaria, kontzertuak eta DJak ere izango dira.
Auzolana
Azkeneko hilabeteetan egin duten moduan, hilabete honetan ere auzolana antolatu dute. Oraingoan, Urretxu-Zumarragako Gaztetxean elkartuko dira 11:00etatik aurrera.