HITZA taldearekin 30. Lilatoian korrika
Beste behin ere, martxoaren 10ean, milaka emakume korrikalariz beteko dira Donostiako kaleak, 30. Lilatoia jokatuko baita. Donostiako Bulebarretik 10:30ean hasiko da aldarrikapena eta kirola uztartzen dituen 5 kilometroko lasterketa.
Adin desberdinetako goierritar ugarik parte hartzen duen lasterketa da, eta taldeka ere partzeko aukera ere badago. Azken urteetako ohiturarekin jarraituz, HITZA taldea ere osatu nahi da aurten. Hitza taldearekin parte hartu nahi duten korrikalariek 943 16 00 56 telefono zenbakira deitu edo lilatoia@hitza.eus posta elektronikora mezua bidali behar dute.
Kamiseta opari
Hitza taldea osatzen duten guztiek kamiseta bana jasoko dute opari. Horretarako, izena ematerakoan, kamisetaren neurria ere zehaztu beharko da. Otsailaren 22a da izena emateko azkeneko eguna.