Kadete mailako txirrindulari proba jokatuko da Seguran
SEGURA // Txirrindularitza proba antolatu dute larunbaterako Seguran. Kadete mailako txirrindulariak arituko dira lehian. 11:00etan abiatuko dira Seguratik eta 42 kilometroko bidea egin beharko dute. Helmuga ere Seguran egongo da kokatuta eta 12:15ean iristea aurrikusten dute. Egin beharreko zirkuitoan, Lierniko gaina bitan igo beharko dute. Segurako Txirrindulari Elkarteak antolatu du proba.













