Aste Santuko prozesioko arropak jasotzeko hitzorduak
SEGURA // Hilaren 18ko eta 19ko Aste Santuko prozesioak prestatzen ari dira. Bihar, 19:00etan, elizan banatuko dituzte aingeru (3-4 urte) eta beraien laguntzaileen (8-9 urte) arropak; eta Nazarenoenak 16:00etan, udaletxean. Prozesioa antolatzen lagundu nahi duten gurasoen eta helduen bilera larunbatean egingo da, 09:00etan, elizan.













