Bele Gaztek ekintza egitaraua prestatu du Aste Santurako
ZEGAMA // Bele Gazte gaztelekuak hiru ekintza antolatu ditu Aste Santurako. Larunbatean Gazte Herexaren 9. Gazte Egunean parte hartuko du. Astelehenean, 18:30ean, hiruhileko honetako balorazioa egingo dute. Bukatzeko, hilaren 25ean, 15:00etan, Olaberriko karting zirkuitura joango dira. Ekintza honetan parte hartu nahi dutenek Bele Gazten izena eman behar dute.













