Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Korrika

Euskarari klika egiteko deia

Goierri
Euskara

Larunbatean iritsiko da Goierrira AEK-k antolatutako 21. Korrika. Legorretatik sartuko da 06:00ak inguruan eta Legazpitik 11:30a aldera abiatuko da Oñatira

2019/04/11
A. Vierbücher

Une honetan bertan, Euskal Herriko txokoren batean, euskararen alde korrika egiten ari dira hainbat eta hainbat herritar eta laster Goierrira ere iritsiko da Korrika, Klika Klika Klika hemen dator Korrika! oihukatuz. Larunbat goizaldean izango da hori. Goierriko muga 06:00ak aldera igaroko du Legorretako Ola auzotik sartuta eta Goierrin barrena 53 kilometro egin ostean, Legazpitik, Udanatik aterako da Oñati aldera.

Astebete da gaur, 21. Korrika Garestik abiatu zela AEK-k antolatuta, eta «Goierrin dena prest» dago antolakuntzaren hitzetan. Maialen Akizu Goierri garaian aritu da lanean, eta Andoni Mikelarenak eta Leire Barandiaranek izan dute Goierri behean antolakuntza lanen ardura.

Goizean goizetik korrika

Eguna argitzearekin batera sartuko da Korrika Goierrin larunbatean. Tolosaldetik etorriko da eta Goierriko lehen kilometroan Eredu enpresako ordezkariek hartuko dute lekukoa. Azken hilabeteetan guztia antolatzen ibili eta gero, «azken txanpan urduri baina ilusio handiarekin» daudela esan du Barandiaranek. Lanak «orokorrean ondo» egin dituztenaren sentsazioarekin eta esperientzia berri honekin «oso pozik» daudela ere gehitu du Mikelarenak.

Komunikabide eta sare sozialetan egunotan agertu diren irudietan, momentu hunkigarri ugari ikusi ahal izan dira. Goierrin ere izango dira horrelakoak, seguru. «Lekuko aldaketa guztiak izango dira oso bereziak» esan du Barandiaranek, baina horietako batzuk nabarmentzearren, «Ataungo tartean Karmele Aierbek eramango duen momentua, edo Beasainen familia bereko bost gaztek hartzen duten uneak aipatzekoak dira», erantsi du Mikelarenak.

 

Andoni Mikelarena, Leire Barandiaran eta Maialen Akizu.

«Korrika Goierrira iristear dago eta
urduri baina ilusio handiarekin nago»

Leire Barandiaran (Goierri garaiko koordinatzailea)

«Lanak orokorrean ondo egin
ditugunaren sentsazioa dut»

Andoni Mikelarena (Goierri garaiko koordinatzailea)

«Euskaraz hitz egiteaz gain, euskararen
alde mugitzea da euskaldun izatea»

Maialen Akizu (Goierri garaiko koordinatzailea)

 


Goierri garaira 10:00ak pasata iritsiko da lekukoa, Ezkioko Yartu elkartearen eskutik eta 11:30a aldera aterako da Legazpitik, Ilintxa futbol taldeko kideekin. Antolatzeko eta kolaborazio eskaerak egiterako garaian, iaz Urretxun eta Zumarragan Kilometroak eta Euskaraldia ospatu izana lagundu duela dio Akizuk. Hala ere, hasiera batean «kezka» sortu ziola aitortu du, baina guztia «ederki» joan dela nabarmendu du. «Korrikak badu zerbait berezia». Urretxun eta Zumarragan «batez ere ikastetxeak asko inplikatu dira» eta horrek «gauzak asko erraztu» ditu. Aipatzekoa da bi herrietan antolatu duten bazkarian «400 bat pertsona egongo direla». Legazpin, berriz, «herri batzordea oso indartsu ibili da lanean, oso pozgarria izan da».

Lehenengo aldia da Akizurentzat horrelako saltsatan sartzen dela. Euskaldun izatea «euskaraz hitz egiteaz gain, euskararen alde mugitzea» dela garbi dauka. Orain, lan guztiak eginda, 21. Korrika «modu oso berezian» biziko du, «aurrekoekin alderatuz oso desberdina» izango da, «barru-barrutik» egingo baitu. Horrelako ekimenek «atzetik duten lan handia» ezagutzeko ere balio izan dio.

Zer da Klika?

Klika Korrika da aurtengo oihua eta horren inguruan ere mintzatu da Akizu: «Hautu kontua da, izan ere, euskara ez da hizkuntza bat bakarrik, mundu ikuskera ere bada, bizimodu bat eta euskara klikatzera dei egiten gaitu aurtengo leloak».

Euskara batuaren aita omendu du 21. Korrikak

Laurehun lagun bildu ziren Donostian AEK-k eta Korrikak Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiri egindako omenaldian, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian. Han, Mertxe Mugika
AEKren koordinatzaile nagusiak nabarmendu zuen euskara batuaren alde Txillardegik eginiko lana, eta horrek euskararen alfabetizazioarentzat suposatu duena: «Euskararen historian baldin badago gauza oinarrizko bat, hori da estandarra sortu izana: euskara batua».

Txillardegik utzitako ondarea, literaturan, ikerkuntzan, irakaskuntzan, euskalgintzan, handia da; bere sasoian, Klika egin zien euskarari, literaturari, herriari eta beste hainbati.

Erlazionatutako edukiaIbilbidea: Korrika Goierrin, herriz herriEgitaraua: Korrika Kulturala GoierrinErreportajea: 'Lehen lekukoa, urretxuar batek'

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut