Legazpiko Nagusilan bere eguna ospatzen ari da
115 bat lagun elkartu dituzte Gizarte Zentroan egiten ari diren bazkarira
Gizarte Zentroan 115 bat lagun elkartu dituzte bazkaltzera gaur, Legazpiko Nagusilanen Egunean. Nagusilaneko boluntarioek zerbitzatu diete bazkaria Santa Kruz egoitzako egoiliarrei eta Eguneko Zentrora doazen legazpiarrei. Nagusilan elkarteko Gipuzkoako ordezkariak ere bertan izan dira.