Irribarriak Victor mendean hartu, eta Altuna III.a du zain
ARAMA // Iker Irribarria pilotari aramarra Buruz Buruko Txapelketaren final laurdenetara sailkatu da, herenegun Eibarko Astelenan Victor errioxarra mendean hartu eta gero (22-20). Kalez betetako lehia izan zen, eta lehen partidak sortzen duen korapiloarekin atera zen kantxara aramarra. Derrigorrezko lehen atsedenaldira Ezkaraikoa iritsi zen aurretik (12-10), baina partidaren bigarren zatian hobeto aritu zen, eta partida aurrera atera zuen. Ostiralean, final laurdenetan, Altuna III.a izango du aurkari Donostiako Atanon.













