Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Jaitsieran dago erronkaren gakoa

Goierri
Kirola

Aritz Egea mendi lasterkari urretxuarra uztailaren 6an saiatuko da Iñaki Maiora txirrindulari ohiak Ordizia-Txindoki-Ordizia erronkan jarritako denbora hobetzen.

2019/05/09
Iñaki Gurrutxaga

Puntako bi kirolari, bakoitza bere garaian. Hogeita hamar urteko aldea bien artean. Iñaki Maiora (Ormaiztegi, 1954) bata, ziklo-kros txirrindulari sonatua 1980ko hamarkadan. Aritz Egea (Urretxu, 1984) bestea, gaur-gaurkoz Euskal Herriko mendi lasterketaririk onena. Erronka batek elkartu ditu orain, lehenak orain 41 urte egindako marka ezetz hobetu bigarrenak. GOIERRIKO HITZA-k biekin egoteko aukera izan du herenegun, Lazkaomendin egindako juntadizoan. Urrunean, Txindoki, Larrunari edo Nañarriren ertz zorrotza begira.

Ordiziako Emaneurre taldeko kideek xaxatuta heldu dio Egeak Ordizia-Txindoki-Ordizia erronkaren errekor hobetze ahaleginari. Talde erronkazalea da Ordiziakoa, eta 10. urteurrenaren jiran, hauxe da aurtengo bota duten hordagoa. Hainbeste urtean Olano tabernaren paretetan zintzilik zeuden argazki eta datuei liluraz begira egon ondoren, irudi eta zenbaki horiek berritzeko garaia dela iritzi diote.

1978ko argazki haietan 24 urteko Iñaki Maiora azaltzen zen, bizartsu. Praka motz urdinak eta Bai Euskarari! elastikoa soinean, eta oinetako eta eskularru parea jantzita, «bizikletari eta harkaitzei heltzeko». Egindako denbora, 1:26:28, Juan Jose Rezola itsasondoarrak 1953. urtean lortutako marka 15 minutu pasan hobetuz. Gaur egun itxita dago Olano taberna, baina akaso zabalik erronka egun berrirako: uztailaren 6a, San Fermin bezpera. Taberna berrituko hormak beste bizardun baten irudi loriatsuak hartzeko prest leudeke.

“Aukera gehiago ikusten dizkiot Aritzi
errekorra egiteko ez egiteko baino”

Iñaki Maiora (Ziklo-kroseko txirrindulari izana)

“Maioraren aldapan beherako partziala
izugarria da; hor dut zailtasun handiena”

Aritz Egea (Mendi lasterkaria

 



Goraka atera behar aldea

Emaneurrekoen deia jaso, pentsatzeko denbora eskatu, eta baiezkoa esan aurretik bizikletan froga egin zuen Egeak: «Gorako bidea Maiorak baino denbora hobean egin nuen, eta baiezkoa esan nien. Eta orain dela hiru-lau aste Txindokira etorri nintzen, eta egun berean bitan egin nuen igoera eta jaitsiera. Pentsatzen nuena baieztatu nuen: Maioraren aldapan beherako partziala izugarri ona dela, eta zailtasun handiena hortxe edukiko dudala». Urretxuarrak uste du jaisteko denbora hori hobetzea «oso zaila» dela, eta beste tarteetan atera beharko duela aldea. Astebete lehenago Mont Blanceko Ultra-trailean parte hartuta etorriko da Ordiziara. «Fisikoki bete-betean egongo naiz, baina ez beharbada onen-onenean».

Huts egiteko tarte gutxi

Maioraren aholkuak balekoak zaizkio Egeari, nahiz eta hark uste duen ez duela halakorik behar: «Aritz txapeldun handi bat da. Bakar-bakarrik ikusi behar da nola funtzionatzen duen korrika bizikletan saio gogor bat egin ondoren». Maioraren esanetan, marka hobetzeko «oso konpletoa» izan behar da, huts egiteko tarte gutxi ikusten baitio bere markari. «Ordu t’erdiko lana da. Ordu erdia bizikletan eta bestea korrika. Berak daukan abantaila da korrikalaria dela. Aukera gehiago ikusten dizkiot egiteko ez egiteko baino».

Ormaiztegikoa «asko poztuko» litzateke Urretxukoak marka onduko balu. «Bera da momentu honetan Euskal Herrian errekorra jar dezakeen bakarra, eta gustatuko litzaidake Aritz izatea». Gustura ikusiko luke erronka Alejandro Egeak, Maioraren masajista eta Aritzen aitona zenak. Patuak elkartu ditu atzera.

1:26:28

Maioraren marka. Iñaki Maiora ziklo-kros txirrindulari ohi ormaiztegiarrak Ordizia-Txindoki-Ordizia erronkan 1978ko irailaren 24an jarritako marka. 24 urte zituen. Honako denbora tarteak egin zituen: Ordizia-Gaintzako bidegurutzearen gainaldea (17:54); handik Txindokiko gailurrera (41:43); Txindoki-Gaintzako bidegurutzea (15:13); handik Ordiziara (11:30). Olano tabernaren aurrealdean hasi eta bukatu zuen proba. 09:00etan abiatu zen.

Markak eta saiakerak

Juan Jose Rezola (1953). Juan Jose Rezola itsasondoarra izan zen marka ezartzen lehena, 1953ko azaroaren 6an (1:42:30). 46 urte zituen, eta 48 kiloko pisua. Denbora tarteak, honakoak: Ordizia-Gaintzako bidegurutzea (22:30); handik Txindokira (48:30); gailurretik Gaintzara jaitsiera (17:30); eta Gaintzatik Ordiziara (14:00).

Julen Larruzea (2013). Txapelgorri elkarteak antolatuta, I. Ordizia-Txindoki-Ordizia duatloia jokatu zen ekainaren 4an, aurreko bi erronka horiek oinarri hartuta. Julen Larruzea larrabetzuarra izan zen proba haren irabazlea, 1:28:11 denbora eginez (Maiorak baino 1:43 gehiago). Egun horretakoa ez zen berariazko errekor hobetze saiakera bat, baina ez zen urruti ibili. Bizkaitarraren lanari meriturik kendu gabe, kontuan hartu beharra dago txirrinduan taldean igotzeko aukera ere izan zuela. Honako denbora tarteak egin zituen: Ordizia-Larraizko aparkalekua (19:20); Larraitz-Txindoki-Larraitz (57:10); Larraitz-Ordizia (11:41).

Aritz Egea (2019). Uztailaren 6an egingo du urretxuarrak Maioraren marka hobetzeko saiakera, baldin eta eguraldi baldintzek atzerapena eragiten ez badute. Bi errekorren jabe da, biak Pirinioetan: Torla-Monte Perdido-Torla (4 or. 24 m., 2016an) eta Eriste-Posets-Eriste ( 3 or. 48 m., 2018an).

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut