Segurako liburu truke azokarako 2. eskuko liburuak biltzen ari dira
Liburuaren Nazioarteko egunaren harira Seguran antolatzen duten bigarren eskuko liburu truke azoka maiatzaren 17an izango da aurten. Irakurzaletasuna sustatzea eta etxeko liburuak berrerabiltzea du helburua. Azoka antolatzeko liburu bilketa egiten ari dira antolatzaileak: maiatzaren 15era arte eskola atarian utzi daitezke (09:00-09:30 eta 14:00-14:30); maiatzaren 16ra arte, berriz, liburutegian (16:30-19:00).
Egoera onean dauden liburuak bakarrik jasoko dituzte; ez dute entziklopediarik edo aldizkaririk jasoko. Edozein hizkuntzatan idatzitako liburuak izan daitezke. Utzitako liburu bakoitzeko txartel bat jasoko dute, azoka egunean erabiltzeko. Txartelik ez duenak, diruaren truke ere har ditzake liburuak.
Azoka hilaren 17an
Maiatzaren 17an, 14:30etik 20:00etara bitartean egingo da azoka, Segurako plazan; lehenengo bi orduetan eskola umeentzat egongo da zabalik.













