Dantzariek euren abilezia erakutsi dute Legorretan
Dantzari txiki eguna ospatu dute Legorretan. Goierriko hainbat herritako dantzariek euren koreografiak erakutsi dituzte Legorretako kaleetan eta herriko plazan. Ordiziako Amets Bide, Beasaingo Aurtzaka, Zaldibiako Iztueta, eta Legorretako bertako Irrintzi Alai taldeak aritu dira dantzan.
Dantzari gazteenentzat aukera paregabea izan da euren dantzarako abilezia eta trebetasuna erakusteko. 12:00etan hasi dira taldeak desfilean, eta 13:30 inguruan amaitu dute.