Eitzako jaiak ospatu dituzte Zumarragan
Eguraldi aparta izan dute zumarragarrek festa giroan murgiltzeko: hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Gaur goizean, esaterako, bigarren eskuko azoka eta ardo dastaketa egin dituzte.
Eitzako jaietako lehenengo asteburua ondo aprobetxatu dute zumarragarrek: hainbat ekitaldi antolatu dituzte larunbatean eta igandean. Igande goiza, bereziki, esanguratsua izan da. 11:00etatik 14:00etara bigarren eskuko azoka egin dute: auzokoek etxean zituzten jantzi, aparailu teknologikoak eta bestelako produktuak salgai jarri dituzte. 12:00etatik 14:00etara, bestalde, ardo dastaketa egin dute. Bertan bildu direnek, besteak beste, ardo txuriak eta beltzak dastatu dituzte.
Jaietako lehenengo asteburua isteko, arratsaldean erromeria egingo dute, 17:00etan. Zumarragarrek eguraldi aparta izan dute festa giroan murgiltzeko, eta datorren asterako ere beharko dute. Atzo hasi ziren festak Eitzan, eta maiatzaren 19ra arte luzatuko dira.