Erdi Arora itzulera
Erakusketak, ikuskizunak, kalejirak, ekitaldiak, mota guztietako produktuen postuak… aurten ere Erdi Aroko Azoka antolatu dute Ordizian, eta asteburuko ospakizun guztien ostean, minutu gutxi barru emango diote azokari amaiera. Arratsaldean, 17:00etan, erdi aroko pertsonaia bitxienen kalejira egin dute, eta ordu erdi beranduago, 17:30ean, Itsasoko Damaren komedia antzeztu dute Plaza Nagusian.
Ekitaldi horietaz gain, hegazti harraparien hegaldi-erakusketa eta tortura tresnen erakusketa ere egin dituzte. Hiru eguneko azoka oparoari amaiera emateko, azkenik, kalejira egingo dute 20:00etan: bertan izango dira antzinako izakiak, bufoiak eta malabaristak, besteak beste.