Ezkioko baserririk zaharrenak, aztergai
Ezkioko Zelaa, Salete eta Sagastizabal baserriak aztertu dituzte Ibon Telleria eta Josue Susperregi adituek. Herritarren aurrean azaldu dituzte ateratako ondorio nagusiak.
Noizkoak dira Ezkioko baserririk zaharrenak? Galdera horri erantzuten saiatu dira Ibon Telleria arkitektoa eta EHUko irakaslea eta Arkeolan Fundazioko Josue Susperregi dendrokronologia aditua, ostiralean udaletxean egindako aurkezpenean. Ezkioko hiru baserri aztertu dituzte: Zelaa, Salete eta Sagastizabal. Arkitektura azterketak egiteaz gain, artxiboetako dokumentuak eta zuraren kronologia analisiak ere egin dituzte, eta baserri asko, uste baino zaharragoak direla ere atzeman dute. Gotzon Aranburuk egindako bideo honetan azaltzen dituzte ateratako ondorio nagusiak: