Ordizia Rugby 18 urtez azpiko taldeak Euskadiko txapela lortu du
Bera Bera taldeari Donostian 20-27 irabazita lortu dute ordiziarrek Euskadiko txapeldun izatea.
Ordizia Rugby taldeko 18 urtez azpikoek Euskadiko txapeldun izatea lortu dute, Bera Bera taldeari 20-27 irabazita. Donostian jokatu dute partidua, eta garaipena lortzea zaila izan den arren, jokalariek ez dute etsi amaierara arte. Markagailuan aurretik joan dira ia denbora guztian, baina partidua amaitzeko bost minutu baino gutxiago falta zirela, donostiarrek berdinketa lortu dute.
Amaierako jokaldian emaitzari buelta eman diote Ordizia Rugbyko jokalariek: ensaioa eta transformazioa sartu dituzte. Euskadiko txapela lortzeaz gain, partida estuari eta gogorrari aurre egitea ere lortu dute ordiziarrek.