Autodefentsa saioa egingo dute Gaintzan, Emagin taldekoekin
Bortizkeriari aurre egiten ikasteko eta indartze pertsonalerako teknikak ezagutzeko, autodefentsa ikastaroa antolatu du Gaintzako Udalak. Ekainaren 15ean izango da, 10:00etatik 14:00etara. Emagin taldekoek emango dute, eta 14 urtetik gorakoentzat da, doan. Izena biharko eman behar da udaletxean.