Barrena jauregiak argiztapen berezia estrenaitu du
Iberdrola Fundazioak bere gain hartu du 80.000 euroko aurrekontua
Atzo gauean piztu zituzten lehenengo aldiz Ordiziako Barrena jauregiko kanpoko argiak. Iberdrola Fundazioak 80.000 euroko inbertsioa egin du eraikin enblematikoari argiztapen berezi hori jartzeko.
Proiekturako LED teknologiaren azken berrikuntzak erabili dituzte. Guztira 81 luminaria -foku eta konexio-bloke- jarri dira jarritakoak eta %80ko efizientzia lortu dute. Hiru fatxadak piztuta 1.783 batioko argi-indarra erabiliko da, hau da, etxetresna elektriko txiki batek gastatzen duen energia bera.
Ordiziako Udalak bere gain hartuko ditu instalazioaren zaintza eta energiaren kontsumoa. LED teknologiaren kontsumo txikiari esker Barrena Jauregiko argiztapen artistikoaz gozatzeko aukera izango da egunean euroa baino gutxiago gastatuta (0,91 xentimo).
Ordiziako Udalaren helburuetako bat da udalerriko ondarea kontserbatzea, hobetzea eta berreskuratzea. Normalean, argi txuria izango du baina egun berezietan koloretako argiak jarri ahalko dituzte.