Itsasondoko herritar berriei ongi etorria
Iazko ekainetik hona herrira etorri diren biztanle berriei ongi etorria eman diete Itsasondon, ohitura bihurtzen ari den Harrera Egunean.
Iazko ekainaren 1etik aurtengo ekainaren 1era arte 40 heldu eta 24 haur erroldatu dira Itsasondon, eta horiei guztiei ongi etorria emateko Harrera Eguna ospatu zuten atzo, azken urteetako ohiturari jarraituz. Herritar berriei harrera egiteaz gain, herria eta zerbitzuak aurkezteko ere baliatu zuten ekitaldia. Maroko, Nikaragua, Senegal, Pakistan, Nigeria eta Espainiakoak dira itsasondoar berriak.