Iruñera txangoa antolatu du Yartu kultur elkarteak
EZKIO // Ezkioko Yartu kultur elkarteak eta udalak Iruñera txangoa antolatu dute. Uztailaren 20an izango da. Eguerdian Planetariuma bisitatutako dute. Bazkaldu eta bisita gidatua egingo dute hirian barna. Prezioa 15 eurokoa da; 10 urtez azpikoentzat doan izango da eta 10-18 urte bitartekoek 5 euro ordainduko dituzte. Izena hilaren 27a baino lehen eman behar da udaletxean (943 72 13 03).













