Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Goierriko hamar alkatek jarraitu egingo dute agintaldi honetan

Ezkio,Legazpi,Legorreta,Mutiloa,Ormaiztegi,Urretxu,Zumarraga
Politika

Udalburu asko aldatu dira azken udal hauteskundeen ondoren Goierrin; 22tik 12, hain zuzen. Jarraituko dutenen artean, Mutiloa, Ezkio, Legorreta, Legazpi, Ormaiztegi, Zumarraga, Olaberria eta Urretxukoak daude

2019/06/15
Tere Madinabeitia

Azken legealdian alkate izan diren 10 goierritarrek jarraituko dute kargu horretan datozen lau urteetan. Gaur osatu diren 22 udaletatik erdiak baino gutxiago izango du, beraz, jarraipena alkatetzari dagokionez. Horietako batzuk dira Mutiloa, Ezkio, Legorreta, Legazpi, Ormaiztegi, Zumarraga, Olaberria eta Urretxukoa.

Goizeko 11:00etan izan dute hitzordua Ezkioko udaletxean udal berria osatzeko, eta Tomas Etxaniz aukeratu dute alkate. Ezkio Eraikiz taldeko gainerako kideak izango ditu lagun datozen lau urteetan: Joseba Telleria, Mikel Igartua, Maialen Etxeberria, Agurtzane Zubillaga, Luis Mari Torres eta Jon Garziandia.

Ezkioko udal taldea, Tomas Etxaniz alkatea ezkerrean dutela.

 

Ordu berean egin dute batzarra Legorretan. Hemen ere, lehengo alkateak jarraituko du, EH Bilduko Zelai Amenabarrok. Udalbatza bere taldekide Iñigo Lasak, Olaia Exkixabelek, Mari Carmen Gaztañagak eta Garikoitz Maizek eta EAJko Aitziber Meabek, Garbiñe Garmendiak, Ainara Amenabarrok eta Izaskun Zubeldiak osatu dute.

Zelai Amenabarro Legorretako alkatea, eskuetan aginte makila duela.

Mutiloan ordu erdi beranduago elkartu dira udala osatzeko. Azken legealdietan alkate karguan izan den Iñaki Ugaldek jarraituko du hurrengo legealdian ere. Ugalderekin batera, Mutiloako Herri Kandidatura osatzen duten Erkuden Agirre, Asier Agirre, Jule Aranburu, Miren Arantxa Oiarbide, Aitor de Astobiza eta Iñaki Zabalo arduratuko dira herria gobernatzeaz.

Mutiloako udalbatza, Iñaki Ugalde alkatea eskuinean duela

Zumarragan ere ordu berean egin dute udal berria osatzeko batzarra; 13 zinegotzi dira guztira herri honetan eta PSE-EEk gehiengo absolutoa lortua zuenez maiatzaren 26ko hauteskundeetan, Mikel Serrano sozialistak jarraituko du alkate izaten datozen lau urteetan. Serrano da Goierriko alkate sozialista bakarra.

Zumarragako udaletxeko batzar aretoa, Mikel Seerrano alkatea erdian dela

Eguerdiko 12:00etan Ormaiztegin, Urretxun, Olaberrian eta Legazpin egin dira batzarrak, beste herri batzuen artean, eta hiru horietan ere azken lau urteetan alkate izandakoek berretsi dute kargua legealdi berrirako. Hala, Ormaiztegin, Ormaiztegi Batzen taldeko Jon Enrique izango da berriz alkate; Urretxun EAJko Jon Luquik errepikatuko du karguan; Olaberrian, espero bezala, Jokin Garmendiak irabazi du bozket,a eta berak jarraitu du alkate; eta Legazpin EAJko Koldobike Olabidek. Legazpiko bozketan PSE-EEko ordezkari Oskar Valbuenak boto zuria eman du Olabide eta EH Bilduko Nekane Gonzalezen arteko bozketan.

Ormaiztegiko udalbatza; Jon Enrique alkatearen aulkiaren atzean dago.

Urretxuko udalbatza; Jon Luqui alkatea eserita, erdian ikusten da.

Olaberriko udalbatza eta Jokin Garmendia alkatea, erdian

Legazpiko udalbatza berria, udaletxe kanpoaldean; Koldobike Olabidek aginte makila du eskuetan

 

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut