Korpus eguneko krosa egingo dute bihar Legorretan
LEGORRETA // Bihar larunbata, Korpus eguneko krosa egingo dute Legorretan. Aurtengoa 41. edizioa izango da eta urtero bezala bi kategoriatan lehiatuko dira. Gazteak 10:30ean abiatuko dira eta helduak 11:30ean. Partaideek aldez aurretik eman beharko dute izena www.kirolprobak.com webgunean edo egunean bertan udaltxean, 11:00ak baino lehen.













