Legazpiko ikasgela zerbitzua ekainaren 28ra arte zabalik egongo da
Zerbitzua hilaren 21ean ixtekoak ziren arren, erabiltzaileek egindako proposamena aintzat hartu dute eta luzatu egingo dute epea
Legazpiko Bikuña jauregian ikasgela irekitzen du udalak azterketa sasoian. Ikasturtearen hondarrean, ekainaren 21ean ixtekoak ziren, baina erabiltzaile batzuen eskaera aintzat hartu dute eta ekainaren 28ra irekita egongo da.
Ordutegiak datozen egunetan:
-Ekainak 25, 08:00-14:00 eta 17:00-20:00.
-Ekainak 26, 27, 28: 08:00-20:00.