Suaren bueltan dantzan
San Joan bezperako suak egin dituzte Goierriko herrietan, udalko solstizioari ongi etorria emanez. Auzo edo herri afariak egin dituzte hainbatetan, eta behin sua piztutakoan, dantzarako eta saltoka ibiltzeko aukera izan da.
Goierrin bizi-bizirik jarraitzen duen usadioa da San Joan bezperako ospakizuna. Herri batzuetan makala altxatzeko ohitura dute, besteetan kalean afaltzekoa, baina denek helburu bera dute, udari ongi etorria ematea. Kutsu magikoa duen gaua da, espiritu txarrak uxatu eta arima berritzekoa. Dantzak aparteko lekua du suaren bueltako ikuskizunetan.