Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Maialen Sebastian (ikerlaria)

«Gaixotasun zeliakoaren atzean genetika dago»

Ordizia
Gizartea

Gaixotasun zeliakoan glutenaz gain, faktore genetikoek duten eragina ikertu du Maialen Sebasteanek, heste-zelulako hainbat gene aztertuta. Doktore tesia egiten hasi da orain.

2019/06/28
Loinaz Agirre

EHUn Biokimika gradua eta Madrilgo Complutensean Inmunologia IkerKeta masterra eginak ditu Maialen Sebastianek (Ordizia, 1995), eta orain doktoradutza egiten hasi da. UEUren IkerGazteren barruan Eritasun zeliakoarekin asoziatutako rs6822844 polimorfismoaren ikerketa funtzionala heste zeluletan ikerketa lana aurkeztu du.

Biokimikaria zara. Zer da biokimika?

Organismoak zelulaz osatuta daude eta zelulatan erreakzio kimikoak gertatzen dira. Biokimika, bizitzaren kimika dela esan daiteke. Nahiko argi neukan, txikitatik argi eduki nuen laborategi batean lan egin nahiko nukeela. Pixkanaka lortu dut.

Masterra, berriz, inmunologiaren aldetik egin duzu.

Asko gustatzen zait inmunologia, defentsak-eta abar. Horregatik erabaki nuen Madrilera joatea masterra egitera.

Gradu amaierako lanerako zergatik aukeratu duzu eritasun zeliakoarekin lotutako gaia?

Orain nagoen laborategian hasi nintzen gradu amaierako lana egiten eta hasiera-hasieratik gustatu zitzaidan gaia da. Azken batean, gaixotasun konplexu bat da eritasun zeliakoa; hau da, faktore askok hartzen dute parte. Horien artean, ezagunena glutena da, gaixotasuna «pizten» duena delako. Baina gaixotasun zeliakoaren atzean genetika dago. Hau da, edozein pertsona ez da zeliakoa egiten. Aurretik, predisposizio genetiko hori eduki behar da. Genetika horren barruan heredagarritasunaren %48 ezagutzen da, baina hori ez da dena. Gure laborategian saiatzen gara oraindik ezagutzen ez den genetika hori bilatzen.

‘Eritasun zeliakoarekin asoziatutako rs6822844 polimorfismoaren ikerketa funtzionala heste-zeluletan’ izan da zure ikerketaren izenburua. Azaltzerik bai?

Gure informazio genetikoan, DNA molekulan, aldaketa txiki batzuk daudela esan daiteke. Duela bospasei urte, aldaketa txiki horiek zeliakoetan eta ez zeliakoetan nola zeuden ikusteko azterketa bat egin zen. rs6822844 aldaketa horietako bat da, arrisku gehien ematen duena. Nire lana izan da, saiatzea ulertzen, aldaketa horrek nola eragiten duen gero gaixotasuna garatzeko momentuan. Oraindik asko dago egiteko.

Zein izan da ondorioa?

Eritasun zeliakoaren garapenean garrantzitsua dela aldaketa hori. Hala ere, hasiera-hasieran dago ikerketa. Dena den, orain beste zerbaitetan hasi naiz, gaixotasun zeliakoekin zerikusia daukana, baina birusak sartuta. Orain hasi naiz doktoradutza egiten eta proiektuaren hasiera-hasieran nago.

 

«Txikitatik nahiko garbi neukan
laborategian lan egin nahiko nukeela»

«Maila oso oneko ikerketak
egin daitezke euskaraz ere»



Zure doktoradutza ildo horretan joango da beraz.

Bai, printzipioz birusak nola eragin dezakeen gaixotasun zeliakoan aztertuko dut. Ikusi da glutenak adina ez, baina txinparta horietako bat izan daitekeela. Hori hipotesi bat besterik ez da.

Nola iritsi zara horrelako gaiak aztertzera? Zeliakoaren bat badaukazu inguruan?

Ez, ez daukat gertukorik. Geroz eta gaixotasun komunagoa da, gero eta zeliako gehiago dago. Egia esan, geroz eta zeliako gehiago dago, edo autodiagnostikatu egiten dira.

Zer esan nahi duzu horrekin?

Gero eta jende gehiago atxikitzen da glutenik dietara, baina ez dakit zein puntutaraino dakiten benetan zeliakoak diren ala ez. Azken batean, asko gustatzen eta interesatzen zaizkidan inmunologia eta genetika uztartzen ditu eritasun zeliakoak.

Moda bat dela esan daiteke?

Nire laborategian ari dira ikertzen, glutenik hartzen ez duten zeliakoak diagnostikatu ahal izateko. Orain arte, diagnostiko zehatz bakarra da, biopsia bat atera eta nola dagoen ikustea. Glutena hartutakoan gaizki baldin badago, zeliakoa dela esaten da. Baina glutenik hartzen ez baduzu, nahiz eta biopsia egin, ez da azalduko.

Beste gaixotasun askotan bezala, ikerketa garrantzitsua da.

Bai, bai. Hasteko, ulertzeko zergatik gertatzen den, azkenean, aldaketa txiki horiek zertan eragiten duten ulertzeko. Ez dago akats orokor bat, eta horregatik sortzen da. Baina badaude beste faktore txiki-txiki batzuk, eta banan-banan ulertu behar dira, eritasun osotasunean ulertzeko. Eta diagnostikoa egiteko ezagutu ere egin behar da. Hurrengo pausoa, sendatu ahal izateko edo kalteak baretzeko, ikertzen jarraitu behar da. Azken batean, medikamentu guztien atzean ikerketa dago. Oso garrantzitsua da ikerketa.

Lanik ez zaizue faltako, agian dirua…

Hori da. EHUko laborategi batean nago eta EHUko beka atera zain egon naiz; oso berandu atera dira. Irailetik laborategian egon naiz, baina musutruk. Aurten ez dakit zer gertatu den, baina maiatzera arte ez dute esan.

Beka lortu duzu?

Bai, lau urte ditut printzipioz tesia egiteko.

Zer iruditu zaizu IkerGazte kongresua?

Oso ondo pasatu nuen. Eta iruditzen zait, aukera paregabea dela, gu bezala dauden euskaldunak ezagutzeko. Azkenean, bakoitza bere laborategian edo proiektuan sartzen, da eta kosta egiten da hortik ateratzea. Horrelako tokietan, beste jende bat ezagutzen duzu, eta ikusten duzu zure egoera berdinean daudela… Oso ondo dator, bakarrik ez gaudela ikusteko.

Garbi dago, hortaz, euskaraz ere ikerketa egin eta landu daitekeela.

Bai, noski. Eta horrelakoetan garbi geratzen da euskara ez dela kalean erabiltzeko hizkuntza bat bakarrik, maila oso oneko ikerketak egin daitezkeela euskaraz. Gure laborategian, adibidez, dena euskaraz egiten dugu. Niri, berez, zientzia gazteleraz egitea kostatzen zait.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut