Euskal garagardo azoka egingo dute Lazkaon, bihartik
LAZKAO // Uztaileroko moduan, Lazkaon garagardo azoka antolatu du Gerriko kultur elkarteak. Hiru egunean emango du edari eta janari zerbitzua, plazako frontoian, iluntze-gauetan. Bihar 19:00etan irekiko dute; pintxo-pote eguna dela eta, Kittu taldeak girotuko du azoka hasiera. Ostiralean eta larunbatean ere egongo da.













