Adin guztiak Izazpiko Biran
Herenegun, igandearekin, 50 bat lagun Ezkioko Santa Lutzi auzoan elkartu ziren Izazpiko Bira egiteko. Ibilaldi luzea egin zutenak 09:00etan atera ziren eta ordu laurden beranduago atera ziren laburra egin zutenak. Bigarren talde horretan Aritz Egea zihoan. Adin guztietako mendizaleek parte hartu zuten.













