Ormaiztegiarrek egun pasa egin dute Liernin
Ormaiztegiarrek urteroko erromeria egin zuten igandean, Lierniko ermitaren inguruan. Eguraldi onak lagunduta, giro ederra izan zuten.. Mezarekin eta Urmaiz abesbatzaren saioarekin hasi zuten eguna, eta segidan, umeentzako jolasak izan zituzten. Bazkalondoren, toka lehiaketa eta dantza saioa ere izan zituzten.













