Udako Zineman beste bi film jarriko dituzte bihar Lazkaon
LAZKAO // Aire librean beste bi film ikusteko aukera izango da bihar Lazkaon. Udako Zinema zikloaren bigarren emanaldia egingo du udalak. Haurrek Basalagunak animaziozko filma izango dute, 19:00etan. Helduek, Super Lopez komediazkoa (22:00). Lazkao Txiki Plazan dira; euria bada, frontoian.













