Beasaingo Futbol Festa irailaren 13, 14 eta 15ean izango da.
Egun horietan ospatuko da Beasain Kirol Elkartearen denboraldi hasierako festa. Futbola herrian txertatuz, zaleak eta harrobia indartu nahi dituzte.
Aurtengoan ere Beasain Kirol Elkarteak denboraldi hasierako festa antolatuko du irailaren 13, 14 eta 15ean. Loinazko San Martin plazan ospatuko da hiru egun horietan ikasturte berriarekin batera datorren festa. Haurrak protagonista izaten dira Beasain Futbol Festan, eta aurtengoan festako txapelketan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete jada. Izena emateko orriak San Inazio kaleko Seguros Bilbaoren bulegoan, Xerbera tabernan edota Igartza futbol zelaiko tabernan izango dira eskuragarri.
Ostiralean Urkiola jatetxetik zuzenean eskainiko den Onda Vascako La movida deportiva irratsaioarekin emango zaio hasiera asteburu osoko egitarauari. Haurren partidak arratsaldean hasiko dira eta asteburu osoan zehar jokatuko dira partidak. Beasain KE-ko taldeen aurkezpena ostiral iluntzean egingo da.
Jateko eta edateko aukera ere egongo da bertan jarriko den tabernarekin, eta paella erraldoia sukaldatuko da igande eguerdian. Haurren partidez gain, hauentzako tailerrak ere egingo dira. Adinen arabera maila ezberdinetan banatuko dira haurren partidak, eta parte-hartzaile guztiei banatuko zaie aurtengo edizioko oroigarria eta kamiseta azken egunean.
Hona hiru egun horietako egitarau osoa: