CAF-ek beste bi kontratu sinatu ditu Italian

Napoleseko metrorako unitateak eta Erroma eskualderako autobusak hornituko ditu CAF taldeak. Presentzia handia du CAF-ek Italiako merkatuan.

Bari-ko tren geltokia. / Argazkia: CAF.

Bi kontratu berri sinatu ditu CAF taldeak Italian. Batetik, Napoleseko udalak bertako metrorako zuten kontratua zabaldu du eta beste 7 metro-unitate eskatu ditu. Bestetik, CAF taldekoa den Solaris autobusen fabrikatzaileak hiriarteko 300 diesel-autobus hornitzeko esparru-kontratu bat sinatu du.

Presentzia handia izan du CAF-ek azken urteetan Italian, ibilgailuen eta zerbitzuen gama zabalarekin. 2002-tik Erromako metroarentzat 71 unitate hornitzeaz gain, Trieste eskualderako 12 tren elektriko, 5 unitate Bari eskualderako edota 8 diesel-tren hornitu ditu Sardiniako eskualdeko lineetarako.

Cotral enpresa arduratzen da eskualdeko garraioaz Italian, eta esparru-kontratu bat sinatu du Solarisekin InterUrbino motako hiriarteko 300 diesel-autobus hornitzeko. Kontratu hori izango da enpresaren historiako handienetako bat eta, gauzatu ostean, 660 InterUrbino autobus izango dira Erroma eremuan zerbitzua eskaintzen.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa