Irailaren 7an izango da 'Emaneurre Euskarari' eguna
Emaneurre taldeak antolatzen duen eguna Irailaren 7an izango da. Dagoeneko herri kiroletan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago.
Urtero legez, Emaneurre taldea euskarak eta kirolak bat egiten duten eguna antolatzeko lanetan dabil. Bederatzigarren edizioa izango da aurtengoa, eta aurreko urteetan bezain harrera ona izatea espero da.
Herri kiroletan parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute dagoeneko, 8 laguneko taldea osatu behar da parte hartzeko; eta emaneurretaldea@gmail.com helbidera mezu bat bidali. Iazko Emaneurre Euskarari eguna jendetsua izan zen, 20 taldek hartu zuten parte herri kiroletan, 160 partaide guztira. Kozen kuadrila da egungo txapelduna, iaz Gauss kuadrila garaitu ondoren. Sokatirako txapelduna, berriz, Downtown izan zen.