Lazkaoko areto-futbol txapelketako izen-ematea zabalik dago
Aurten ere kuadrilen arteko areto-futbol txapelketa antolatu du Lazkaoko Gazte Asanbladak. Izena emateko azken eguna Abuztuaren 31 izango da.
Kuadrilen arteko areto-futbol txapelketaren 3. edizioa antolatzeko lanetan dabil Lazkaoko Gazte Asanblada, eta jadanik parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete txapelketan. Talde bakoitzaren izenarekin, kapitainarenarekin eta taldeekideen izenekin mezu bat bidali beharko da lzkfutbolherrikoia@gmail.com helbidera, eta parte hartzearen kostua 50 eurokoa izango da taldeko.