Aralarren inguruko dokumentala bi zine jaialditarako hautatu dute
"Aralar, mundua leku den lurra" dokumentala Bilboko 'Cine invisible' festibalerako hautatua izateaz gain, 'Wolves Independent International Film' festibalean finalaurrekoetarako aukeratua izan da.

“Aralar, mundua leku den lurra” dokumentala Bilboko XI. ‘Festival Internacional de Cine Invisible’ jaialdirako hautatua izan zen, garapen iraunkorra sailean. 1.343 film aurkeztu ziren festibalean, eta hauetatik 74 soilik hautatu dituzte, aralarren dokumentala horien artean.Festibala urriaren 17tik 24ra bitartean izango da, eta dokumentala arabako zein bizkaiko egoitzetan ikusteko aukera izango da.
Aste honetan, berriz, Lituaniatik iritsi da albiste ona; Saldutiškis hirian antolatzen duten ‘Wolves Independent International Film Festival’ jaialdian finalaurrekoetarako hautatu dute, jaialdi hau abuztuaren 26tik 28ra izango da eta dokumentala bertan ikusteko aukera izango dute.