Istripu larria A-636 errepidean, Gabiria parean.
Hildako bat eta beste pertsona bat oso egoera larrian utzi ditu A-636an izan den ezbeharrak. Istripua Gabiria parean izan da, Beasaingo noranzkoan.
A-636 errepideko 8.kilometroan, Gabiria parean, istripu larri bat izan da 13:00ak inguruan. Beasaingo noranzkoan jazo da gertaera; eta jakinarazi dutenez pertsona bat hil da istripuan, eta beste bat egoera larrian eraman dute erietxera. Istripuaren xehetasunik ez dute eman, baina bi ibilgailu izan dira istripuan; hau nola gertatu den ez dute jakinarazi.
Istripuaren ondorioz autopilaketak sortu dira errepide berean, Beasaingo noranzkoan. Errepidea erabilgarri jartzeko lanetan dabiltz. Bergarako noranzkoan arazorik gabe dabiltza autoak.













