Langileei entzungor eginez CAF-ek egingo du Jerusalemgo tranbia
Langile batzordeak tranbiaren lehiaketatik hautagaitza kentzeko eskatu zuen, honek Israelek okupatutako Palestinako lurraldeak zeharkatuko baititu.
CAF Taldeak eta Saphir eraikuntza-enpresak osatututako TransJerusalem J-Net Ltd kontsortzioa hautatu dute Jerusalemgo tranbiaren proiektua esleitzeko. Operazioaren bolumen osoa 1.800 milioi eurotik gorakoa da, hauetatik 500 dagozkio CAF enpresari. Bideko 27 kilometro berri, 53 geltoki eta depositu batzuk eraikitzeaz gain, 114 Urbos tranbia berri diseinatu eta hornitu eta dagoeneko zerbitzua ematen ari diren beste 46 birgaitzea jasotzen du kontratuak. Proiektua aurten hasiko da eta sare berria 2025ean lanean egotea aurreikusten da.
Urtarrilaren amaieran egin zuten langileek Jerusalemgo tranbiaren lehiaketatik hautagaitza kentzeko. Langile batzordeko sindikatuek; ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek dute ordezkaritza; Israelek okupatutako lurretan erabiliko den tranbia egitea baztertzen dute, honen koloniak lotuko baititu tranbiaren ibilbideak. Langileek eskaera hau egin zutenean Palestina Askatzeko Erakundeak esker ona adierazi zien, europako langileentzat eredu zirela esanez.