Sinadura bilketa egiten ari dira Lazkaoko merkatariak Mercadona supermerkatua ez irekitzeko
Lazkaon irekitzea aurreikusita dagoen Mercadona supermerkatuaren aurka sinadurak biltzen ari da Lazkaoko Merkatarien Elkartea.
Mercadona supermerkatu bat irekitzeko asmotan dira Lazkaon, baina bertako hainbat merkatari eta herritar honen aurka agertu dira, eta sinadura bilketa jarri zuten abian aurreko astean. Herriko merkataritza mantendu eta sustatu nahi dute, eta Mercadona bezalako supermerkatu handi baten irekierak ekar litzazkeen kalteak eragotzi. Komertzio txikia bizirik nahi dute, honek herriari bizia ematen baitio.
Lazkaon bertan aurki daitezke sinadura orriak, bertako hainbat denda eta tabernetan.