Datorren astean hasiko dira Gabiriako jaiak
San Lorentzo eguna ospatuko dute bihar Gabirian, baina festetako txupinazoa eta makilaren jaitsiera asteartean izango da. Hainbat egun iraungo dute festek eta abuztuaren 18an, igandea, amaituko dituzte festak herriaren garbiketarekin.
Bihar, Abuztuak 10, San Lorentzo eguna ospatuko dute Gabirian, festetako egitarauean sartu dute eta egunean zehar gauza ezberdinak izango dira. 11:00etan meza nagusia izango da, eta honen ondoren hamaiketakoa. Arratsaldean, berriz, Mus Txapelketa izango da 16:00etan hasita.
Honakoa izango da festetako gainerako egunetako egitaraua;
Abuztuak 13, asteartea:
- Goiz eta arratsaldez Biribilketa baserriz baserri herriko txistulariekin
- 19:00. Txupinazoa eta makila jaitsiera txistularien iritsierarekin
- Ondoren, Bergarako Zezenak haur eta gaztetxoentzat
- 21:30. Gazte afaria herriko plazan eta ondoren Zutik Elektrotxaranga
Abuztuak 14, asteazkena:
- 17:30. Futbol zelaian jolasak. Ondoren apar festa haur eta gaztetxoentzat
- 19:00. Bertso saioa herriko plazan: Sebastian Lizaso, Nerea Ibarzabal, Endika Igarzabal, Joanes Illarregi, Amets Arzallus eta Unai Agirre. Gai jartzaile lanetan: Aratz Igartzabal
- Ondoren, Pintxo Pote Herrikoia herriko taberna eta elkarteetan
- 23:00. Kale gorrian antzezlana. Ondoren, Bake Faltsua eta The potes
Abuztuak 15, osteguna, Andra Mari eguna:
- 11:00. Meza nagusia
- 12:00. XXVIII. Ormaiztegitik Gabiriara txirrindulari igoera herritarrentzat
- 16:30. Txikienentzako puzgarriak
- 17:30. Altxorraren bila eta mozorro dantza
- 19:00. Bola eta toka txapelketa
- 19:00. Kontzertua kultur etxe azpian: Bentazaharreko mutil alaiak
- 23:00. Fan&Go taldearekin dantzaldia goizaldera arte
- 01:00. Mozorro desfilea.
- Goizaldean, batzuri zopa jana Erbie Elkartean
Abuztuak 16, ostirala, San Roke eguna:
- 11:00. Meza nagusia. Ondoren, Goruntzeko txikienen dantza saioa
- 18:30. Sagardo eta txistor dastaketa
- 19:00. Bola eta toka txapelketa. Ondoren, nahi duenarentzat oilaskoa egongo da salgai
- 22:30. Revolta Permanent, Nogen eta DJ Bull taldeen kontzertuak
- Goizaldean, batzuri zopa Osinalde elkartean
Abuztuak 17, larunbata, San Roke Txiki eguna:
- 11:00. Meza nagusia
- Ondoren, XXXVII. Tiragoma, bola eta toka txapelketak herritarrentzat
- 20:00. Cava festa txoznan. Ondoren, ardo beltz banaketa eta afari merienda herrian zehar.
- Arratsalde eta gauean Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia
Abuztuak 18, Garbiketa eguna:
- 17:00. Herria garbitzea
- Ondoren, afari merienda herria txukundu eta festetan lan egin dutenentzat