Maila ona eman dute Zubizarreta eta Urrestarazuk Mendiko Munduko Txapelketan
Fonte Cerreton izan den '2019 Youth Skyrunning Wold Championship' txapelketan. Kilometro bertikala eta mendiko lasterketa luzeagoan hartu dute parte.
Bi goierritarrek hartu dute parte Fonte Cerreton, L’Aquila (Italia), aurreko asteburuan izan zen Gazteen Mendiko Munduko Txapelketan, eta emaitza onekin itzuli dira Irati Zubizarreta beasaindarra eta Lide Urrestarazu ordiziarra.
Urrestarazu junior mailan aritu zen, eta munduko 5. gelditu zen junior mailan sailkapen konbinatuan; abuztuaren 2ko kilometro bertikalean 8. amaitu baitzuen, eta 5. egin zuen pasa den igandeko mendiko lasterketa luzean.
Beste aldetik, Zubizarreta 23 urte azpikoen mailan lehiatu zen, eta emaitza onak lortu zituen. Munduko 7. amaitu zuen sailkapen konbinatuan, kilometro bertikalean 10. postuan eta lasterketa luzean munduko 4. egin baitzuen.