Zeraingo festei asteartean emango diote hasiera
Abuztuak 13tik 17ra izango dira Zeraingo aurtengo festak. Abuztuaren 14an, arratsaldean eta gauean autobus zerbitzua izango da bertara hurbiltzeko.
Zeraindarrek horrenbeste itxarondako egunak iristear daude, Zeraingo festak alegia. Egitarau zabala prestatu dute asteartetik larunbatera iraungo duten jai hauetarako. Abuztuaren 17an emango diote amaiera jaiari, gosaldu ostean herria txukunduaz.
Aipagarria da abuztuaren 14rako, asteazkena; autobus zerbitzua jarri dutela arratsaldean eta gauean, kanpotik datozenentzat erosoagoa izan dadin bertara hurbiltzea. Honakoa da festetarako prestatu duten egitaraua:
Abuztuak 13, asteartea:
- 19:30. Triki-bertso poteoa
- 21:00. Ohiko gibel-jatea Liztormendi elkartean
Abuztuak 14, asteazkena:
- Egun osoan zehar, haurrentzako puzgarriak plazan
- 11:30. Eliz bueltako eta San Blas bueltako korrika saioa
- 12:30. Playback saioa plazan
- 13:30. Haur bazkaria
- 17:00. Buruhandiak
- 18:00-18:45. Apar festa
- 20:00. Festei hasiera emateko suziriak, kanpai bueltakoak eta pregoia herriko ostalarien eskutik
- Segidan, sagardo-edana eta txekor-jana
- 22:00. Gauargi taldearekin erromeria eta Mojito festa. Ondoren, Mojito Festak Liztormendi elkartean jarraituko du
Abuztuak 15, osteguna, Andra Mari eguna:
- 9:00. Txistularien etxez etxeko goiz eresia
- 11:00. Meza nagusia
- 12:00. Plazako frontoian pilota partidak; adin ezberdinetako gazte neska eta mutilak
- 12:30. Sagardo dastatzea eta Lumagorriko hegoak parrilan erreta jateko aukera
- 16:00. Andra Mari bola txapelketa
- 18:30. Herri kirol eta jolasak plazan
- 20:30. Triki-poteoa mozorrotuta Elustondo anai-arrebekin. Aurtengo gaia: klima aldaketa
- 21:30. Gazte afaria mozorrotuta herriko plazan. Oiharteko sagardoa eta Ostatuko afaria
- Afal ondoren, Elustondo anai-arrebekin dantzaldia
Abuztuak 16, ostirala, San Roke eguna
- 11:30. Meza nagusia
- 13:00. Herriko artzainek egindako gazten probaketa plazan
- 13:00. Toka txapelketa
- 16:00. San Roke bola txapelketa
- 20:30. Herri afaria. Bertsotan Sebastian Lizaso eta Maialen Akizu
- Ondoren, Elizagoien ahizpekin dantzaldia eta Kriseiluen aireratzea
Abuztuak 17, larunbata:
- 10:00. Mandion gosaria eta ondoren herria txukunduko da.