San Lorentzo eguna ospatu zuten larunbatean Gabirian
Andra Mari jaien atarian San Lorentzo eguna ospatu zuten Gabirian pasa den larunbatean. Meza nagusia eta mus txapelketa egon ziren.
Egun polita prestatu zuten Gabirian San Lorentzo eguna ospatzeko. Goizean meza nagusia izan zen, hau Korta jatetxeko aterpean egin behar izan zuten eguraldiagatik, eta ondorengo hamaiketakoa ere bertan egin zuten. Jesus Mari Iturriotz herriko apaizak eman zuen meza, eta 80 pertsona inguru elkartu ziren.
Arratsaldean, berriz, mus txapelketa izan zen. Ignacio Torres eta Josemi Guillorme beasaindarrak izan ziren garaileak. Guztira 22 bikotek hartu zuten parte txapelketan. Honakoa izan zen sailkapena:
- 1. postua: Ignacio Torres eta Josemi Guillorme
- 2. postua: Joxean Iraeta eta Juan Cabregas
- 3. postua: Juan Ramon Aramendi eta Joxean Ormazabal
- 4. postua: Loidi eta Urbieta