2. postuan amaitu zuen Burgosko Itzuliko lehen etapa Alex Aranburuk
Gurpil erdi baten aldeagatik egin zion ihes garaipenak txirrindulari ezkiotarrari, Giacomo Nizzolo italiarrak eskuratu zuen lehenengo etapa.
Elkarrekin helmugaratu ziren Alex Aranburu eta Giacomo Nizzolo txirrindulariak, baina italiarra apur bat azkarragoa izan zen. Goraka amaitzen zen lehen etapa, eta Alex alda hasieran oso ongi kokatuta sartu ez den arren lehen postuetara hurbildu da aldapa igo ahala. Lasterketa buruan izan da azken metroetan, une batean Nizzolo eta Grosu soilik zituen gainean, eta azken hau ere atzera gelditu da. Aranburu azken zuzengunean lehen postuan sartu bada ere Nizzolok aurrea hartu dio eta azkarragoa izan da Dimension Datako txirrindularia azken metroetan.
Caja Rural taldeak postu onak eskuratu zituen, Sergei Chernetskik laugarren postuan amaitu zuen eta Gonzalo Serranok bosgarren. Honez gain, gaurko etapan azkarrena Jon Aberasturi gasteiztarra izan da eta Burgosko Itzuliko bigarren etapa eskuratu du. Emaitzekin gustura egoteko arrazoiak dituzte Caja Rural-Seguros RGA taldean.