Motozale bat hil da bart A-636 errepidean Olaberria parean
Atzo 22:15 aldera gertatu zen istripua, motorra errepidetik atera zen eta trafiko-seinale bat jo zuen. 51 urteko gidaria hil egin zen eta berarekin zihoan 50 urteko bidaiaria zaurituta eraman zuten Donostiako ospitalera.
Atzo gaueko hamarrak eta laurdenean izan zen istripua, A-636 eta N-1 errepideen arteko lotunean, Donostiako noranzkoan Olaberria parean. KTM Duke motozikleta bat errepidetik irten zen eta trafiko-seinale baten kontra jo zuen. Istripuaren eraginez, gidaria, 51 urteko tolosar bat, hil egin zen; eta honekin bidaiatzen zihoan 50 urteko tolosarra zaurituta eraman zuten Donostiako erietxera. Ez dugu azken honen egoeraren berri.
Langileek galtzada garbitu duten arte, trafikoa etenik egon da N–1 errepidearen eta A–636 errepidearen arteko lotunean, Zumarragako noranzkoan.