'Tomiris. Mendeku zilegi baten istorioa.' antzezlana izango da gaur Maizpiden
22:00etatik aurrera Maizpideko zineman izango da ATX teatroaren azken proposamena. Bakarrizketa formatuan mendekuaren inguruko gogoeta egingo du oholtzan Iñaki Ziarrustak.
ATX teatroaren azken lana den Tomiris. Mendeku zilegi baten istorioa. antzezlanak mendeku istorio baten inguruan hitz egiten du, baina lana indarkeria matxistan oinarritzen da, hor du mendeku horrek jatorria. Pertsonaiak bere haurtzaroko bi pasarte kontatzen ditu, indarkeria matxistaren eragina eta ondorioak lehen eta bigarren pertsonan bizi izan baitzituen. Izan ere, bere arrebek jasandako indarkeriak izan ziren.
Gizonezko batek eginiko bakarrizketa izan arren, eta mendeku istorio bat ere baden arren, emakumeek jasaten duten indarkeria matxistaren eta jazarpenaren inguruko gogoetak aurki daitezke antzezlanean. Mendekua bilatu nahi horretan, pertsonaia konturatuz joango da emakumeen aurkako bidegabekeria orokorra dela, sistematikoa den zerbait.