Abuztuaren 31n eta irailaren 1ean izango dira Beasainmendiko festak
Egitarau erakargarria prestatu dute Beasainmendi elkarteko kideek jaietarako. Bi egunean zehar hainbat ekitaldi eta otordu izango dira.
Abuztuaren amaierarekin batera aurtengoan ere Beasainmendiko festak ospatuko dira. Bi eguneko egitaraua prestatu dute aurtengorako elkarteko kideek, eta hurbiltzen denak bertan izango ditu aukeran herri krosa, musikariak, herri kirolak, eta beste hainbat gauza. Otorduetako txartelak ohiko lekuetan izango dira salgai. Honakoa da egitaraua:
Abuztuak 31, larunbata
- 21:00. Herri afaria
- Ondoren, Auzoko Mus Txapelketa
Irailak 1, igandea
- 8:00. Suziriak
- 10:45. Herri meza bertsolari eta trikitilariekin
- 11:30. Kros herrikoia
- 11:45. Aizkorri mendi elkartekoei ongietorria
- 12:00. Erromeria Laja eta Narbaizarekin. Ondoren bertsolariak: Iker Zubeldia eta Mikel Mendizabal
- 13:00. Aurtengo agure omenduei, Juan Elorza eta Ana Beitiari oparia emango zaie. Ondoren, Jokinen oroimenean aurreskua eta lore eskaintza
- 13:30. Herri kirolak. Aizkoran: Iñaki Azurmendi eta Arkaitz Jauregi, Ugaitz Mugertza eta Xabier Dorronsororen aurka. Harrijasotzailea: Iñaki Apalantza
- 14:30. Bazkari herrikoia
- 17:00. Haur jolasak
- 18:30. Erromeria Laja eta Narbaizarekin
Festetako egitarauaren barruan, aurten bi pertsona omenduko dituzte: Juanito Elorza eta Ana Beitia. Beatxurreta baserrikoa da jaiotzez Juanito, eta 71 urte bete ditu aurten. Bere emazte Ana, berriz, ormaiztegiarra da jaiotzez eta aurten 65 urte bete ditu. Ezkontzean Beatxurretan jarri ziren bizitzen, eta horrela jarraitzen dute. Auzotarrek zoriondu egin nahi izan dituzte, eta orain arte bezala familia eta ingurukoekin bizitzaz eta festez gozatzen jarraitzea nahi dute.
Aurten omenduko dituzten Juanito eta Ana. / Argazkia: Beasainmendi elkartea